Zestoako Sortuk herri batzarra egingo du larunbatean

Zestoako Hitza 2014ko urriaren 8a

Zestoako ezker abertzaleak herri batzarra egingo du larunbatean, 11:00etan, kultur etxean. Bi gai jorratuko dituzte bileran: batetik, Fronte Zabalaren eraketa jorratuko dute. Hau da, herrietan EH Bildu egituratzearen inguruan jardungo dute. Bestetik, herriko plantintzaz hitz egingo dute: "Ikasturte hasiera izanik, ekin berri dioagun kurtso honetan jorratuko ditugun ildo nagusien inguruan eztabaidatuko dugu". Batzarrak gehienez bi ordu iraungo duela aurreikusten dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide