Sasoian.info
Zarauzko eskubaloi jokalariak Amenabar Zarautz herriko taldean ekin zion denboraldiari, baina Frantziako lehen mailako Nimes taldearen eskaintza jaso du eta bertan jokatuko du aurrerantzean. Aurreko asteburuan azterketa medikua pasatu zuen eta asteburu honetan egin dezake debuta. Agirrezabalaga Eslovenia eta Hungaria aldean jokatzen ibili da azken urteetan, Asobal Ligan aritu ondoren.