Zarauzko Sortuk herri batzarra egingo du larunbatean

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 8a

10:00etan izango da, Ebro Etxean. Bertan 2014-2015 ikasturte politikoa abiatu dutela-eta, datozen hilabeteei begira Sortuk dituen erronka nagusiak partekatuko ditu herritarrekin, besteak beste, Eskozia nahi Kataluniako galdeketak eta erabakitze eskubidearen inguruko lanketa, egoera sozioekonomikoaren bilakaera eta datorren urteko udal eta foru hauteskundeak. Horrez gain, ikasturte berrirako plangintza azalduko du eta EH Bilduren inguruko balantzea egingo, aurrera begira hartu beharreko erabakia landuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide