Zarauzko EAJk adierazi duenez, "aurreikusitakoa baino garestiago" atera da Nafarroa kaleko biribilgunea: 106.372,32 euro garestiago, hain zuzen. Hori Udal Gobernuak obren inguruan osatutako txosten teknikoan jasota dagoela ohartarazi du. Bere momentuan, proiektua "teknikoki gehiago landu" behar zela eta birplanteatu beharra zegoela abisatu zutela gogoratu du, baina EH Bilduk ez ziola "jaramonik egin". "Denborak arrazoi eman digu eta arduragabekeria hori zarauztarrok ordaindu beharko dugu geure poltsikotik".
Proiektuan "aureikusita ez zeuden zenbait obra osagarriren" ondorioz izan da hori, EAJren esanetan. Horien artean daude eraiksetak, zoru eta zoladurak, drainatzea, hornidura, argiztapena, semaforoak eta eskulturaren oinarria. "Zuloa are handiagoa da kontuan hartuta EH Bilduk ez duela oraindik aurrekonturik moztu diren 30tik gora zuhaitz birlandatzeko. Oraindik ez dute esan non eta nola egin behar duten". "Gauzak fundamentuz egiten direnean, ustekabeetarako tartea murriztu egiten da". EH Bilduren kudeaketa "eskasa" izan dela nabarmendu du EAJk. Halaber, horren "sentsibilizazio falta" salatu du: "Udal Gobernuak ez du kontuan hartu nola ergingo zien obrak bizilagunei, eta ez du diru atal zuzentzailerik aurreikusi. Horren ondorioz, behar baino azalera handiagoa hartu dute lanek".
Obra "urgentziaz" esleitu zela gogoratu du, eta enpresei bost eguneko epea eman zitzaiela eskaintzak aurkezteko. "Gardentasun falta galanta da halako tamaina eta kostua duen obra horrela ematea".
Biribilguneak ez duela segurtasuna bermatzen gaineratu du alderdi jeltzaleak. "Ibilgailuei ematen dio lehentasuna, oinezkoen mugikortasuna kaltetuz. Gauza bat da trafikoa arindu nahi izatea, eta bestea trafikoa azkartzea oinezkoen segurtasunaren lepotik". Zenbait bizilagun hortaz kexatu dela esan du.
Hala ere, biribilgunea eraikitzeak trafikoan "hobekuntzarik ez" duela ekarri salatu du: udako zenbait egunetan auto pilaketak izan dira. "Denborak erakutsi du zuzen ari ginela obra hori ez zela lehentasunezkoa eta ez zituela konponduko errepide nagusiak sortzen dituen arazoak esaten genuenean. Hori gutxi balitz, beharrezkoa ez zen biribilgune hau dirua xahutuz eta inposatuz egin da, herritarren eta alderdi politikoen iritzia kontuan hartu gabe".