Kirol Festa egingo dute larunbatean Zarauzko ikastolan

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 8a

http://vimeo.com/78065942

http://vimeo.com/78065942 Bigarren urtez jarraian, Kirol Festa egingo dute Salbatore Mitxelena ikastolan. Larunbatean izango da, 18:00etatik aurrera. Bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak: "Festa honetan guraso, irakasle... Ikastolako familia osoa elkarrekin jolastea nahiko genuke". Hona hemen egitaraua: - 18:00-19:00. Psikomotrizitate gela berria eta hegoaldeko komun berrituak ikusteko aukera. - 18:00-20:00. Guraso eta ikasleen jolasak guneka. - 20:00-21:00. Mailen arteko errelebo jolasak. - 21:00-21:30. LH 6. mailakoen dantza erakustaldia. - 21:30. Amaia disko jartzailea. Tabernarako patata tortilak egitera animatzeko eskatu dute, halaber.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide