Gure Txeru lokala irekita izango da goizetan haurrentzat eta beren gurasoentzat

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 7a

Zenbait gurasoren eskariari erantzunez, Getariako Udalak Gure Txeru lokala goizetan erabiltzeko aukera zabalduko du, haurrek eta gurasoek elkarrekin egoteko leku bat izan dezaten. Lokala 09:00etatik 13:00etara izango da zabalik eta erabiltzaileek udaletxean eskatu beharko dute giltza egunero. Gure Txeru lokala erabiltzeko interesa dutenekin erabilera-baldintzei buruz hitz egiteko bilera irekia antolatu du Udalak asteazkenean 17:00etan lokalean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide