[caption id="attachment_111874" align="aligncenter" width="300"]

Bai Euskarari ziurtagiria duten herriko entitateetako kide batzuk, Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariarekin, Gari Berasaluze Euskara zinegotziarekin eta Juan Luis Illarramendi alkatearekin[/caption]
Zarauzko Udalak 5.547,85 euro bideratuko ditu herrian Bai Euskarari ziurtagiria hedatzeko. Gaur eguerdian berritu du erakundeak ziurtagiri horren elkartearekin 2005ean sinatu zuten hitzarmena , eta horrek, bere aldetik, hainbat konpromiso hartu ditu: ebaluazioak egingo dituen teknikariari formazioa emango dio, koordinazio eta jarraipen lanak egingo ditu eta ziurtagiria duten entitateen fitxak aztertu zuzendu, maila aldaketa kasuak aztertu eta teknikariari laguntza emango dio, entitateen beharrak asetze aldera. Horrekin batera, Bai Euskarari ziurtagiria duten entitateei ebaluazio fitxa bidali eta jarraipena egingo die.
Bi aldeak pozik agertu dira hitzarmena berritu dutelako. Hitzarmen horrek euskarari espazio berriak ematen lagunduko diola nabarmendu du Rober Gutierrezek, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak. "Hitzarmen honek bi erakundeen arteko indar eta ahaleginak batu eta arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzen jarraitzea ahalbidetuko du". Juan Luis Illarramendi alkateak Zarautz "herri euskalduna" dela nabarmendu du, eta "gero eta euskaldunagoa izatea" nahiko lukeela. "Horretarako ezinbestekoa da edozein unetan, edozein lekutan euskaraz egiteko aukera izatea. Zentzu horretan, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak garrantzia handia du udalerriaren ekonomian zein eguneroko bizitzan. Horregatik, berebizikoa da euskarak merezi duen tokia izatea herriko establezimentuetan".
Egun 41 entitatek dute Bai Euskarari ziurtagiria: hiruk Zerbitzua eta Lana Euskaraz ziurtagiria, 27k Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria eta 11k Bidean ziurtagiria. Horiei eskerrak eman dizkiete Illarramendiketa Gari Berasaluze Euskara zinegotziak, "egunero euren bezeroei euskaraz egiteko ia betebehar horregatik". Berasaluzek espero du aurrerantzean ere Zarauzko arlo sozioekonomikoan eskararen erabilera sustatzen ere bidelagun izango dituela udalak.
konprometitu da