Orioko Pilota Eskolak ikasturte berria hasi du

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 7a

Orioko Pilota Eskola martxan jarri dute aurten ere eta berrikuntzak izango ditu. Alde batetik, Egoitz Makazaga eta Iban Arruti izango dira aurrerantzean entrenatzaileak. Bestetik, hileko kuota igo beharrean direla jakinarazi dute Orioko Pilota Elkarteko kideek; aurten urtean 15 euro ordaindu beharko du Pilota Eskolako ikasle bakoitzak. Gainontzean berdin jarraituko dutela azaldu dute. Entrenamentuak asteartetan eta ostegunetan izango dira 17:00tatik 19:00tara eta pilotan jolasten ikasi nahi duen oro taldean parte hartzera gonbidatuta dagoela adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide