Joel Buton aktibista Orion izan da azken egunetan

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 7a

[caption id="attachment_111831" align="aligncenter" width="295"]Joel Buton aktibista Orioko plazan bere gurdiarekin. (Iturria: Orioko Udala) Joel Buton aktibista Orioko plazan bere gurdiarekin. (Iturria: Orioko Udala)[/caption] Frantziarrak 14 urte daramatza pertsonen aurkako minen kontrako kanpaina egiten Europan barrena eta bide horretan geldialdia egin du Orion. 1999an hasi zuen ibilbidea Butonek gurdi bat lagun zuela. Bertan,  batean eta bestean jasotako gutunak, argazkia eta prentsa zatiak gordetzen ditu; horretaz gain, gurdiari josita kanpainaren nondik norakoak azaltzen dituen kartela darama. Bi egun izan da Butonen gurdia herriko plazan. Galesko Diana hil zenean erabaki zuen Butonek Parisen fakir bizimodua alde batera utzi eta Galesko Dianak hasitako lanari jarraipena ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide