Ostiralean jantoki bejetarianoa estreinatuko dute Azpeitiko Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 7a

Hilean behin, boste euroren truke afari bejetarianoa eskainiko dute Azpeitiko Gaztetxean. Afariaren ondoren, "ikuskizunak eta eskaintza kulturalak" eskainiko dituztela diote egitasmoaren antolatzaileek. Ostiral honetan lehenengo afari bejetarianoa eskainiko dute 20:00etatik 21:30etara. 22:30ean, Ttak antzerki talde zarauztarrak Ta oain ze? antzezlana eskainiko dute Gaztetxean. Menu bejetarianoa: - Guakamolea eta tumaka ogi xogortuak. - Pasta entsalada eta etxeko. - Azkenburuko sorpresa eta kafea.   Lehen batzar zabala Bestalde, Azpeitiko Gaztetxeak hamar urte bete ditu eta hori dela eta, bertako lehenengo batzar zabala antolatu dute larunbaterako, 17:00etan. Gaztetxekoek adierazi dutenez: "Batzarrean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Apustu gogorrak atera nahi ditugu aurrera eta horren parte izan nahi duten gazteek aukera ezin hobea izango dute Gaztetxea merezi duen lekuan mantentzen laguntzeko".      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide