Jesus Gibert enpresari azpeitiarra hil da

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 7a

Bart hil da enpresaria Azpeitian, gaixotasun baten ondorioz. 88 urte zituen. Azpeitiko Marcial Ucin enpresako kudeatzailea izan zen Gibert urteetan. Komando Autonomo Antikapitalistak 1983ko martxoaren 21ean bahitu zuen, Marcial Ucineko enpresaburua zela. Hamazazpi egunetara utzi zuten aske, Zarautz inguruan. 2007an, berriz, Guardia Zibilak enpresaburua atxilotu zuen, ETAren "zerga iraultzailea" ordaindu zuelakoan. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko orduko epailearen aginduz atxilotu zuten Gibert, poliziek haren Donostiako etxea miatu ostean. Jose Maria Gibert Deustuko Unibertsitateko errektorearen aita zen Jesus Gibert.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide