Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hitzaldia Azpeitiko Gure Esku Dagok antolatu du eta Sanagustin Kulturgunean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Pat Rice irlandarrak Ostiral Santuko Akordioaren edo Stormonteko deritzonaren inguruan hitz egingo du. Irlanda herrialdearen erabakitzeko eskubideaz arituko da bihar arratsaldeko solasaldian.
Bestalde, Azpeitiko Gure Esku Dagok, herritarren batzarra antolatu du larunbaterako, 10:00etan Baigeran. Bertan, egitasmoak eman behar dituen pausuen inguruan hausnartuko da.