Topatu.info: "Erasoak eraso, oraina kontatzen jarraituko dugu!"

Urola Kostako Hitza 2014ko urr. 7a, 12:42

Topatu.info-n gaur ateratako oharra osorik: "Gaur deklaratu dugu Topatu.info-ko hiru kidek Espainako Auzitegi Nazionalean, 2013ko Gazte Danbadako ekitaldi politikoaz informatzeagatik terrorismoa goratzea leporatuta. 2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1a bitarte Urduñan ospatu zen Gazte Danbada jaialdiko ekitaldi politikoaz informatzeagatik deitu gaitu deklaratzera Eloy Velasco epaileak. Horren aurrean, gogor salatu nahi dugu prentsa askatasunaren aurkako eraso bat gehiago izan dela Topatu.info-ko kideon auzipetzea, eta epailearen aurrean ere horixe salatu eta egitasmo komunikatiboaren defentsa egin dugu. Bihotzez eskertzen dizuegu komunikabide zein herritarroi egunotan adierazi diguzuen babesa eta elkartasuna. Zuekin kontatzen dugu aurrerantzean ere; etorkizunean prentsa askatasuna amets bat izan ez dadin, oraina kontatzen jarraituko dugulako! Gora Topatu!"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide