Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oriotarrek hondakinak gaika biltzen ikasi dezaten saio informatiboa egingo dute ostiral arratsaldean eta larunbat goizean Orioko Herriko Plazan. Haurrei eta helduei zuzenduak daude tailerrak eta hondakinak birziklatzeko premia gizarteratu nahi dute. Hainbat jarduera eginez edukiontzien erabilerari buruzko argibideak emango dituzte eta oriotarren zalantzak argituko dituzte.