http://www.youtube.com/watch?v=ofMrdX9FgkI&sns=tw
Topatu.info gazte proiektu komunikatiboko hiru kazetari inputatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, tartean Nekane eta Izaro Zinkunegi ahizpa errezildarrak. Ernai gazte erakundeak antolatutako Gazte Danbada jaialdiaren berri emateagatik deklaratuko dute gaur, Madrilen. Terrorismoa goratzea egotzi diete hiru kideei, eta auzia salatu du
Nekane Zinkunegik, «zentzugabea» delako eta «adierazpen askatasuna» urratzen duelako. «Ez da hiru pertsonen aurkako erasoa, baizik eta
Topatu gazte proiektu komunikatiboa erasotu dute», nabarmendu du. Egoeraz informatzeko herri batzarra egin zuten Errezilen joan den astean.