Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastaroak Gaztelekuan izango dira eta 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta daude. Izen ematea ostiralean amaitzen da. Izen ematea mezu elektronikoa bidaliz (gib@azpeitia.net), 943-157160 telefono zenbakira deituz edo Azpeitiko Gazte informazio bulegora (Plaza Txikia z/g) gerturatuz egin daiteke ondorengo ordutegian: goizez, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, astelehenetan, asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan 16:30etatik 20:00etara.
Honakoak dira antolatu diren ikastaroak:
- Arropei bizi berria ematen: azteazkenetan 18:30etatik 20:30etara. Urriaren 15etik abenduaren 3ra.
- Sukaldaritza italiarra: asteartetan 18:30etatik 20:30etara. Urriaren 14tik abenduaren 2ra.
- Jolas kooperatiboak: azaroak 22, 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 16:00etara.