Aurrikuspen guztiak bete dira Orioko Kilometroetan

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 6a

[caption id="attachment_111650" align="aligncenter" width="300"]Orioko Herri Ikastolaren aurrekaldea eta oro har herri osoa txukuntzen ari dira goizean. (Egilea: Onintza Lete) Orioko Herri Ikastolaren aurrekaldea eta oro har herri osoa txukuntzen ari dira goizean. (Egilea: Onintza Lete)[/caption] Pasa da Kilometroak 2014 Jaia eta Orio egunerokora itzuli dadin lanean ari dira Ikastolako ikasleak eta boluntarioak. Antolatzaileak "oso gustura" dira jaiak izan duen harrerarekin. "Aurrikuspen guztiak bete" direla aitortu dute. "Orio jendez gainezka egon da. Dena dela, jendea lasai eta eroso egotea lortu da eta hori hasieratik izan da antolatzaileon helburuetako bat" azaldu dute Kilometroak 2014 Jaiko antolatzaileek. Ildo horretan, eskerrak eman nahi izan dizkie Oriora gerturatu diren herritar euskalzale guztiei. "Azken batean, beren erantzunik gabe gaurko eguna ezinezkoa izango litzateke" Bestalde, festa antolatzerako orduan herritarrek erakutsi duten jarrera ere nabarmendu dute.  Eragile guztien artetik "parte-hartze itzela" izan da eta hori jarduera guztietan nabarmendu dela azpimarratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide