Poliziek deklarazioaren txanda da Beñat Lizeaga eta beste 27 gazteen aurkako epaiketan

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 6a

[caption id="attachment_111618" align="aligncenter" width="300"]28 gazte auzipetuen protesta gaur Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean (Eleak mugimendua). 28 gazte auzipetuen protesta gaur Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean (Eleak mugimendua).[/caption] Gaur segitu du Espainiako Auzitegi Nazionalean Segiko kide izatea egozten dieten 28 gazteen epaiketak, tartean da Beñat Lizeaga zumaiarra. Ostegunera bitartean gazteen kontrako operazioetan parte hartu zuten poliziek deklaratuko dute, lekuko bezala. "Torturatu gintuztenen gezurrak entzuteko prest ez gaude", esan zuten auzipetuek azkena Loiolan egindako agerraldian. Gaur auzitegira sartu aurretik Stop tortura aldarrikatuz protesta egin dute. Poliziek deklaratzen zuten bitartean aretotik ateratzeko asmoa azaldu zuten, baina Angela Murillo epaileak barruan egoteko agindua eman die. Eskuak atzean jarrita (eskuburdinak balituzte bezala) eta burua makurtuta egon dira gazteak poliziek deklaratzen zuten bitartean. Gaur hiru polizik deklaratu dute, Segik gazte mugimenduko erakundeak "instrumentalizatzen" zituela esan dute epailearen aurrean. Poliziek ukatu egin dute atxilotuek tratu txarrak eta torturak jasan zituztenik. Irailaren 22an hasi zen 28 gazteen kontrako epaiketa. Baina, denak ez ziren epaiketara azaldu, Loiolan Aske Gunean gelditu ziren bost, eta egun horretan bertan herri harresian atxilotu zituen Ertzaintzak. Auzitegian gertatu denaren berri eman du bertatik Hodei Iruretagoiena BERRIAko kazetariak. Bihar, 10:00etan, hasiko da epaiketako beste saio bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide