Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo Surf eta Bodyboard Txapelketak ez du izan aurreko urteetako distira, itsasoko baldintzak oso txarrak izan baitira gaur surferako. Hala ere, txapelketa gaur hasi eta bukatzea erabaki dute antolatzaileek, iganderako oraindik ere txarrago baitago iragarrita. Horrela, goizean goiz hasi eta egun osoan uretan izan dira herriko 60 bat surflari eta bodyboardlari; 19:00ak jota amaitu da azken finala. Itsasoak ez du lagundu, baina parte hartzaileek dena eman dute denen artean ahalik eta txapelketa politena osatzeko. Bodyboard Open kategorian Jon Lopez izan da irabazlea eta Surf Openean Iosu Alcantara. Hemen dauzkazue sailkapenak eta egun osoan zehar Itzurunen ateratako argazkiekin osatutako bilduma (surfa baino zerbait gehiago ere bai, propina). Sailkapenak Dropknee 1. Txoni 2. Oscar 3. Eki 4. Gorka Longboard 1.Harry 2. Poti 3. Txoko Bodyboard Master 1. Suarez 2. Oscar 3. Flo 4. Iosu Gaztetxoak 1. Mikel 2. Luken 3. Janire Surf Master 1. Popeto 2. Trufi 3. Ramon 4. Poti Surf Open 1. Alcantara 2. Txoko 3. Xubi 4. Popeto Bodyboard Open 1. Lopez 2. Odri 3. Ando 4. Urres;