Lehia estua izan da Aimar Irigoien eta Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.a harri jasotzaileen artean, baina lau jasoaldi gehiago egin ditu errezildarrak, eta jokoan zeuden 8.000 euro irabazi ditu. Bakoitzak hamar minutuko hiru tanda egin ditu, eta 97 aldiz jaso du 152 kiloko kubikoa. Hala, Juan Joxe Unanue
Goenatxo II.ak 1988an ezarri zuen marka—96 jasoaldi— hautsi du Irigoienek. Izetak, berriz, 93 jasoaldirekin amaitu du
apostua.
Antolatzaileen arabera, 1.300 lagun bildu dira Azpeitiko zezen plazan, eta Izetak hasi du saioa, eta 137,5 kiloko kubikoarekin aritu da hau. Lehenengo tandan 33 aldiz jaso du harria zarauztarrak, eta errezildarrak jasoaldi bat gehiago egin du. Bigarrengoan ere lehia estua izan dute; Izetak 63 jasoaldirekin amaitu du bere txanda, eta Irigoienek 65ekin. Hirugarrengoan, nekea nabaria izan da bi harri-jasotzaileen artean, baina orduan ere errezildarrak jasoaldi egin ditu. Apostuzaleak ere Irigoienen alde izan dira.