Jubilatuen Eguna Zestoan ospatuko dute, urriaren 11n

Nerea Uranga 2014ko urriaren 3a

Aurten ere Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako erretiratuek elkarrekin ospatuko dute Jubilatuen Eguna. Oraingo honetan Zestoan bilduko dira, urriaren 11n (larunbata). Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta eguneko ekintzetan parte hartzeko azpeitiarrek izena Baigera Jubilatuen Elkartean eman behar dute, astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30ak artean. Jubilatuen Egunera joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute. UROLA ERDIKO JUBILATUEN EGUNEKO EGITARAUA: Urriak 11, larunbata 10:30. ongietorria Zestoako plazan. 10:30-13:00. Ekainberriko erreplika bisitatzeko aukera edota mus txapelketa. 12:30. Kiroldegiaren aurrean, pintxo-potea. Bitartean, hiru herrietako ordezkariek paella prestatuko dute. 14:00. Bazkaria, kiroldegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide