Zirkulazio aldaketak egongo dira Zarautzen Kilometroak 2014 jaia dela eta

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 3a

Igandean izango da Kilometroak 2014 jaia, eta horrek eragina izango du Zarautzen. Zenbait kale itxiko dituzte eta bi aparkaleku berezi egongo dira. 08:30etik aurrera N-634 errepidean, Zarauzko sarreran dagoen biribilgunetik Oriorako pasara itxiko dute, eta Zubiaurrezahar kaleko biribilgunean, autobideko sarrerakoan trafikoa herrirantz desbideratuko dute. Autobidean, Donostiatik datozenek ezingo dute Oriora sartu, eta beraz, Zarautzera jo beharko dute autobidetik irteteko. N-634 errepidean, Donostiatik datozenek Usurbilera arte gidatu ahalko dute; Usurbilen sarrera ibilgailuentzat itxita egongo da. Zarauztik Oriora autobusentzat soilik egongo da bidea irekita; horiek Ubegun industrialdean geldituko dira. Aparkaleku bereziak atonduko dituzte egun horretarako: Astiko kirol gunean—belardian, aldieretako aparkalekuan eta autobideko biribilgunetik Astira arteko errei batean utzi ahalko da autoa, Itxasmendiko pistan, Txatxarramendi gunean, Eroski saltoki handian—igandeko 08:00etatik aurrera libre egon behar du horrek—, Eroski inguruko industrialdean, Herrikosoro kalean—semibaterian aparkatu ahalko da kale horretako bi aldeetara— eta Abendañoko industriagunean. Autobus lanzaderak  egongo dira Zarauztik Oriora joateko. Honakoa izango da egingo duen ibilbidea herri barruan: Urdaneta, Araba, Hegoalde,bMitxelena, Zubiaurre Zahar, Irita. Irita pareko biribilgunetik joango da Oriora autobus bat. Beste batek joan etorria egingo du  Bizkaia eta Hegoalde kale arteko biribilgunetik Oriora, eta baita Urdaneta eta Herrikosora kaleen arteko autobus geltokitik Oriora ere. Arratsaldean, Zubiaurrezahar kaleko gasolindegi pareko errei bat irekita egongo da arratsaldean itzultzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide