Atzo elkarretaratzea egin zuten herritarrek, LAB sindikatuak deituta eta herrialdeko hitzarmenen defentsan. "Europar Batasunetik zuzendu eta Espainiako Estatuak aplikatu dituen erreformak bete-betean kolpatu" du euskal herritarrak, eta batez ere Urola Kostako bizilagunak. "Krisia aitzaki hartuta, are ditu gehiago irabaz dezaten, langileak miseriara bultzatzen ari dira, beldurra, zapalkuntza eta sumisioa" erabiliz.
Sindikatuaren arabera, egoera "muturrekoa" da: enpresak ixten ari dira, langabezia tasa altua da eta prekarietatea "ikaragarri" ari da zabaltzen. Langabezia jaiste aldera kontratazioak igotzen ari direla dioten arren, LABek esan du haien baldintzak "kaskartzen" ari direla. "Lan harremanen indibildualizazioa ezarri nahi dute. Langile bakoitzak berea negozia dezala, kolektiboaren indarra galduz eta enpresarieen indarra areagotuz". Horrez gain, presioaren eraginez langileen artean liskarrak sortzen ari direla nabarmendu du, "bata bestearen zapaltzaile bilakatuz" eta "nagusiak lasai jarrai dezaten".
Arazo hori lantegi guztietara zabaltzen ari dela ohartarazi dute sindikatukoek: "Adegiko kideak guztiz txikitzen ari dira lan harremanetarako arauak eta esklabutzan oinarritutako lan harremana ezarri nahi dute". Adegik helburuak "argi" dituela dio, eta horiek lortzeko Eusko Jaurlaritza duela "aliatu ezin hobea": "Milaka pertsonen botoa jaso zuen EAJk boterera heltzeko, baina herritarren mesedetan baino gutxi batzuen mesedetan erabiltzen dute".
LABek indar gehiagorekin erantzun nahi dio "zapalketa" horri, eta herrialdeko hitzarmenen defentsa "lehen lerroan" jarri: "Horrek ekarriko du erreformen gelditze bat, eta horrekin batera, prekarietatea gelditzea". Langile guztiei borrokara batzeko eskatu diete, "bakoitzak ahal duen lekutik baina beti ere elkartasunetik eta kolektibotasunetik gure eskubideen defentsan". "Garai zailak bizi ditugu baina horrek sortzen digun amorrua eskubideen defentsara bideratu beharra dugu". LABek Gipuzkoako hitzaremenen defentsan jarraituko du eta "prekarietateari harresiak jartzen". Uztailean adostu bezala, hileko lehen ostegunean egingo dituzte elkarretaratzeak Urola Kostan. Hurrengoa Zestoan izango da, azaroaren 6an.