"Potologuak" antzezlanaren saioa bertan behera geratu da

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 3a

Antzezleetako baten osasun arazoengatik gaur ez da antzezlanik egongo Soreasun. Data berria izango du: Urriaren 24a (ostirala). Soreasu antzokian izango da, 22:00etan. Sarrera dutenentzako oharra: sarrerak itzultzeko urriaren 9a (osteguna) arteko epea zabalduko dute, eta dirua itzuliko diete. Antzezlana ikusteko asmotan jarraitzen dutenek sarrerak gorde dezakete.
Kultur bonoarekin edota Internet bidez erosi dutenekin harremanetan jarriko dira Azpeitiko Kultur Mahaikoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide