Ingurumen Hamabostaldiko ekintzak izango dira asteburuan

Ane Olaizola 2014ko urriaren 3a

[caption id="attachment_111374" align="aligncenter" width="300"]Bigarren eskuko azoka egingo dute bihar(Ane Olaizola) Bigarren eskuko azoka egingo dute bihar
(Ane Olaizola)[/caption] [caption id="attachment_111374" align="aligncenter" width="300"]Bigarren eskuko azoka egingo dute bihar(Ane Olaizola) Bigarren eskuko azoka egingo dute bihar
(Ane Olaizola)[/caption] Aurrera jarraitzen du Azkoitiko Ingurumen Hamabostaldiak, eta gaur 17:30eatik 19:00etara birziklapenaren inguruko jolasak egingo dituzte umeek, ludotekan. Zuhaitzak bizirik taldearen eskutik, berriz, Baso ahaztuak dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:00etan, Elkargunean. Tokian tokiko basogintza eta basoen kulturez hausnartzeko bide ematen du lanak, naturaren eta bioaniztasunaren garrantzia ardatz izanda. Bihar ere izango da ekitaldirik; Oreka Bioelkarteak antolatuta, Aramaoiko ortu ekologikoa eta ikerketa eta berrikuntza zentroa bisitatuko dute. Plazan, berriz, Piztu taldearen eskutik eguzki sukaldeak erabilita prestatutako hamaiketakoa egingo dute, eta bigarren eskuko azoka ere izango da, Azkoitiko Zero Zabor taldeak antolatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide