ZASTeko seniorren bigarren taldea kategoria berriari neurria hartzen

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 3a

Sasoian.info

Iaz denboraldi borobila osatu ondoren, ZASTen senior mutilen bigarren taldeak mailaz igotzea lortu zuen, eta duela bi aste ilusioz berrituta eman zion hasiera lehenengo maila probintzialari. Lehen jardunaldian Bosteko Irauli hartu zuen mendean, 84-77ko emaitzarekin, eta aurreko astean, etxetik kanpo, Alde Zaharrak garaitu zituen, 63-55eko emaitzarekin. Zapore gazi-gozoz, baina maila eta joko ona erakutsi ekin dio taldeak urteari.

 Oro har, jokalari gazteek osatutako taldea da, hainbat beteranoren laguntzarekin. "Iazko denboraldian hala egin genuen eta aurtengoan ere horrela jarraituko dugu. Seniorretan aurrenekoz arituko diren jokalariz osatua dago batez ere taldea, baina, aurreko urtean pisu garrantzitsua izan zuten jokalariek eskarmentua emango diote blokeari".

Denboraldiaurrean 18 jokalarirekin aurkitu ziren entrenatzaileak, eta guztiei lekua egin nahian, bi talde osatu dituzte: bata, lehenengo maila probintzialean lehiatuko da, eta bestea, hirugarrenean. "Baina, guztiek talde bakarra osatzen dute izaeraz, eta garrantzitsua da pieza bakoitza".

 Asteburu honetan, lehen mailako taldeak beste talde indartsu bat izango dute aurrean, Take Orbela, Antoniano kiroldegian, 18:00etan. Hirugarren mailako taldeak hasiera emango dio denboraldiari, 20.00tatik aurrera, Antigua Luberriren aurka, Antonianotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide