Mintzalagun taldeak sortu nahi ditu udalak Orion

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 2a

Ikasturte berriarekin Mintzalagun programa abiatuko dute, astean behin euskaldun berriak euskaldun zaharrekin euskaraz hitz egiteko bildu daitezen. Iaz talde bat ibili zen urte osoan, eta aurten besteren batzuk sortu nahi lituzke Orioko Udalak. Horregatik, herritarrei egitasmoan parte hartzeko deia luzatu die. Mintzalagun proiektuan parte hartu nahi dutenek urriaren 14ra bitartean eman dezakete izena Orioko Udaleko Euskara Sailean nahiz AEKren bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide