Zarautzen aurkeztu dute aurtengo lau eta erdikoa

Aritz Mutiozabal 2014ko urriaren 2a

[caption id="attachment_111284" align="aligncenter" width="300"]Lau eta erdiko Pilota Txapelketaren aurkezpena, Argiñano jatetxearen terrazan (Amaia Ventas). Lau eta erdiko Pilota Txapelketaren aurkezpena, Argiñano jatetxearen terrazan (Amaia Ventas).[/caption] Lau eta erdiko Pilota Txapelketak aurkeztu dituzte gaur goizean Zarauzko Argiñano jatetxean, lehen mailakoa eta promoziokoa. Aurten lehiatuko diren ia pilotari guztia hara bertaratu dira, galtza zuriekin eta elastiko urdinekin; Juan Martinez de Irujo salbu, txapeldun nagusia izanik gorriz agertu dela. Ekitaldia Josetxo Lizartza kazetariak gidatu du, Aspeko ordezkari Inaxio Errandonearen eta Asegarceko ordezkari Ruben Belokiren presentziarekin. Lehenik eta behin, final-hamaseirenetako eta final-zortzirenetako kanporaketak zehazteko zozketak egin dituzte pilotari guztien aurrean, eta bide batez erabakita geratu dira bakoitza zein multzotan ariko den. Txapelketari datorren eman diote hasiera eta abenduraren 12ra arte luzatuko da; egun horretan jokatuko da final nagusia. Aurretik, final-zortzirenetako kanporaketaren ondoren, urria bukaeratik azaroa bukaera bitartean, final-laurdenetako eta finalerdietako ligaxkak egingo dituzte bi multzotan banatuta. Datozen egunotan, txapelketaren aurretiko bi partida jokatuko dira: bata, larunbatean, Lasaren eta Mendizabalen artean, etabestea, urriaren 7an, Lemunoren eta Olaetxearen aurka. Iazko finala jokatu zuten biak, Aimar Olaizola Olaizola II.a eta Juan Martinez de Irujo final-laurdenetako ligaxkan helduko diote lehiari. Olaizola lehen multzoan, Bengoetxea VI-arekin batera, eta Irujo, berriz, bigarrenean, Saralegirekin batera. Azken finalistak dira hasiera batean aurtengo txapela janzteko faboritoak. Dena dela, Irujok ez du bere burua hala jotzen. Honentzako Olaizola da txapelketa irabazteko hautagai nagusia, iazko txapelduna bera delako. Olaizolak, bere aldetik, presioa gainetik kendu nahi izan du, aurtengo txapelketa irekia dagoela eta edonork irabazi dezakeela azpimarratuz. Promozioko txapelketa ere ikusmin handikoa izango dela iradoki du Lizartzak, eta "eliteko promozio txapelketa" bezala aurkeztu du. Hauek final-klaurdeneko ligaxka jokatzen hasiko dira zuzenean, aurretiko kanporaketarik gabe. Lehen jardunaldia urriaren 19an egingo dute, eta azken txanpa azaroaren bigarren hamabostaldian; hau da, finalerdiak hilaren 16an eta finala 29an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide