Azpeitiko alkateak erantzun dio Urkijori "giza eskubide baten inguruko babes neurriak" direla

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 2a

"Azpeitian giza eskubide urraketak gertatzen ari dira, eta edozein presoren senidek ehundaka kilometro egin behar ditu asteburuoro bere bizitza jokatzeaz gain, kalte ekonomiko izugarriak sortuaraziz. Horrekin mendeku politiko hutsa eta edozein herritarrek, preso dagoenak ere, duten duintasuna puskatzea bilatzen dute. Azpeitiko udalak herriko presoen senitartekoei aspalditik laguntzen die, eta neurri batean hainbeste kilometro egiteagatik jasaten dituzten kalte ekonomikoetan laguntzea nahi du. Beraz, giza eskubide baten inguruko babes neurriak dira. Eta udalak hartutako neurria laguntza sozial txiki bat besterik ez da; ez baitira presoen oinarrizko eskubideak betetzen. Beraz, Espainiako Gobernuak laguntza hauen aurka egin beharrean, dispertsioarekin amaitzea du egin beharrekoa". Carlos Urkijok Azpeitiko Udala salatu berri du presoen senideei bidaietarako laguntzak emateagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide