Pili Arrieta Azpeitiko kultur teknikaria, Esteban Elizondo organo jotzailea, Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea, Jose Luis Franzesena organo jotzailea, eta Edurne Korta eta Jesus Larrañaga Bergarako eta Azkoitiko kultura teknikariak, atzo, aurkezpenean(Ane Olaizola)[/caption] Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalek eta hainbat organo jotzailek Organo Erromantikoaren XV. Nazioarteko Zikloaren egitarau zabala eta anitza prestatu dute datozen asteburuetarako. Euskal Herriko eta nazioarteko organo jotzailek hartuko dute parte hiru herrietako saioetan, musikari eta abeslariekin elkartuta. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrena izanik, gainera, ia kontzertu guztiek gai hori izango dute ardatz. «Maila oneko saioak» izango direla azpimarratu dute. Pieza batzuk berrituak, besteak tradizionalagoak, baina guztientzat «gustagarriak». Esteban Elizondo organo jotzaile eta antolatzailearen esanetan, «Gipuzkoan dagoen organo-ondare garrantzitsuaren eraginez» hasi ziren zikloa antolatzen, eta arrazoi horri eusten diote hamabost urte geroago ere. «Organo jotzaileak oso pozik ateratzen dira kontzertuetatik, eta gerora itzuli egiten dira», gaineatu du. Ohi bezala, herri bakoitzean hiruna kontzertu izango dira; saio batean soilik organoa izango da, bestean organo eta bakarlaria batuko dira, eta azkenengoan organoa eta abesbatza izango dira. Gainera, Azpeitiko eta Bergarako ikasleen kontzertua izango da etzi, Azkoitian. Loiolako basilikan eta Amabirjinaren Jasokundearen parrokian izango dira Azpeitiko eta Azkoitiko kontzertuak, baina Bergarakoak Santa Marina elizan izango dira aurten, San Pedro parrokiako organoak «egoera eskasean» dagoelako. Pili Arrieta Azpeitiko kultur teknikariak, berriz, esan du zikloa «finkatuta» dagoela dagoeneko: «Hasieran jende gutxi batentzako zela ikusten bazen ere, egun jende asko joaten da». Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte kontzertuetara. AZKOITIA
- Urriak 4, larunbata.
- Urriak 11, larunbata.
- Urriak 18, larunbata.
- Urriak 5, igandea.
- Urriak 12, igandea.
- Urriak 19, igandea.
- Urriak 4, larunbata.
- Urriak 11, larunbata.
- Urriak 18, larunbata.