Sasoian.info
Hondartzako 71. Futbol Txapelketari igande honetan emango diote hasiera, denboraldiko lehen jardunaldiarekin. Gainera, goizean goiz esnatzea tokatuko da, norgehiagokak 08:00etan hasiko direlako. Aurten 21 taldek eman dute izena: emakumezkoetan seik eta gizonezkoetan hamabostek, bi multzotan banatuta. Lehen jardunaldirako hamar partida zeuden iragarrita, baina horietako bi abenduaren 24ra atzeratu dituzte:emakumezkoen ligako, Kiribil-en eta Zubi Ondo-ren artekoa eta Queens-en eta Katicxa-ren artekoa. Gizonezkoetan, Talai Mendik atsedena izango du igande honetan, joko eremuaren markaketa Abeta Zaharra Landetxea taldeak egin beharko du, 07:00etan.
