Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko txapelketa hamabosgarrenez jokatuko da asteburu honetan, larunbatean eta igandean, Zumaiako surf elkarteak (ZISKE) antolatuta. Surfean, lau kategoria hauek bereiztu dira: open, master (beteranoak), longboard (taula luzea) eta gaztetxoak. Bodyboardeko txapelketan, beste hauek: open, master, 16 urtez azpikoak, Dropknee eta gaztetxoak. Izena Spot surf dendan eman behar da, eta gaur da horretarako azken eguna. Helduek hamar euro ordaindu behar dituzte, eta gaztetxoek bost. Larunbat goizean emango zaio hasiera txapelketari, 08:30ean.