Zarauzko Udalak auzo horretako bizilagunek urtetan egindako eskaerari erantzungo dio, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Udalarentzat argi geratu zen iaz A8 autobideko trafikoak eragindako zarata leuntzeko panel horien beharra, 2013ko aurrekontuen harira martxan jarritako parte hartze prozesuan. Hain zuzen hori izan zen auzotarrek egindako eskari nagusia. Zentzu horretan, Zarautz Ehuntzen udal planeko 27. puntuan jaso zuen Udal Gobernuak kutsadura akustikoari lotutako eremuak identifikatu eta aurre egiteko duen asmoa. Urte hasieran erakundeak eta aldundiak hainbat bilera egin zuten arazo horri irtenbidea emateko prozesua abiatzeko. Aste honetan hasi dira Azken Portu Goiaren autobidearen artean panelak jartzen.
Lehenbizi hormigoizko oinarri bat egingo dute gune horretan, eta ondoren, hiru metroko panel gardenak jarriko dirtuzte 300 bat metroan zehar. Lanak 2015. urte hasierako amaituko dituztela aurreikusi dute. Udal Gobernuak adierazi du panel hauen eragina etxebizitza guztietan igarriko dela, baina batez ere,beheko pisuetan.