Lehen sorospen ikastaroa emango dute Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 2a

Ikastaro teoriko eta praktiko horren bidez lehen sorospeneko oinarrizko ezaguerak jasoko dituzte parte-hartzaileek. Hain zuzen, egunerokotasunean izan daitezkeen arrisku egoera nagusiei aurre egiteko hainbat gako emango dituzte Gipuzkoako DYA Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta begiraleek, besteak beste, bihotz biriken suspertzea nola egin eta zauriak, hausturak eta erredurak nola sendatu. Modu erraz eta entretenigarrian eskainiko dituzte saioak. Ez da beharrezkoa izango aurrez ezaguerarik izatea gaiaren inguruan. Eskolak urriaren 20tik azaroaren 7ra izango dira, Gipuzkoako DYAk Zarautzen duen egoitzan (Iturribide kalea, 12-14). Taldeak mugatuak direnez, lehenbailehen izena emateko gomendatu dute 943-464622 telefonora deituta. 110 euro kostako du ikastaroak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide