Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko eman daiteke izena Zarauzko Haurreskolan. Haurrak abendua, urtarrila zein otsailean hasi daitezke, eta horregatik hilaren 10era arte, ostiralera arte eman ahalko da izena. Horretarako haur eskolara bertara jo daiteke, www.haurreskolak.net webgunera eta 943-835919 telefonora deitu. Larunbaterako, berriz, ate irekiak antolatu dituzte, 11:00etatik 13:00etara.