Emakumea Pilotari proiektuaren barruan, aurten ere ikasturte osoko paleta ikastaroak antolatu dituzte Zarautz. 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago, eta urriaren 8a bitartean eman daiteke izena, Aritzbatalde kiroldegian bertan edo patripat9@gmail.com helbidera idatzita (informazio gehigorako: 665.988.588). Astean ordu eta erdiko saioak egingo dituzte; ostegunetan Zinema pilotalekuan, 19:30etik 21:00etara, etaostiraletan Aritzabatalde pilotalekuan, 14:30etik 16:00etara. Beharrezko materiala kirol teknikariak eramango du, eta ikastaroko 120 euro ordaindu beharko da (asegurua barne).