SOS Arrazakeriak aholkularitza gunea izango du aurrerantzean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 2a

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak gunea izango du aurrerantzean Zarautzen. Udalak Zuberoa kaleko lokala utzi dio, Sexu Aholkularitza gunekoa, informazioa eta aholkularitza eskaintzeko herritarrei. Besteak beste, jatorriagatik, nazionalitateagatik eta gutxiengo etniko baeko kide izateagatik diskriminazio egoeraren bat pairatu dutenei zein pairatzen ari direnei aholkulartzia ematea; Espainiako estatuan bizi, lan egin eta ikastreko atzerritarrek dituzten administrazio baimena atera ahal izateko laguntza eskaintzea eta oinarrizko eskubideak baliatzeko zenbait herritarrek dituzten zailtasunak salatzea izango da gune horren helburua. Astelehenetan—asteartetan sexuari buruzko zalantzak argitu ahal dira gune horretan— bertaratu ahalko dute interesa dutenek, 10:00etatik 14:00etara. Aurrez hitzordua eskatu beharko da, ordea, 943-245626 zein 943-245627 telefono zenbakietara deituta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide