Larunbatean Gli Appasionati abesbatzaren kontzertua Zumaian

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 2a

San Pedro Abesbatzak eta Galiziako Gli Appassionati abesbatzak kontzertua eskainiko dute larunbat honetan Zumaiako Komentuan, 20:00etan. Bi taldeek adostu duten elkartrukearen lehenengo zatia izango da hori. Izan ere, datorren urtean San Pedro Abesbatzakoak joango dira Galiziara beren kontzertua eskaintzera. Larunbatean, San Pedro Abesbatzak emango dio hasiera kontzertuari, eta ondoren Gli Appassionatiren txanda etorriko da. Gaztez osatutako taldea da hori, eta estilo askotariko kantak abesten dituzte, hasi klasikoetatik eta pop musikaraino.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide