Gabonetako Kabalgata eta Jaiotzari buruz bilera Zumaian

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 1a

Zumaiako Udalak bilera batera deitu ditu herriko talde eta elkarteak, Gabonetako Kabalgata eta Jaiotza antolatzeko ardura bere gain hartzeko interesa baldin badute. Bilera asteartean (urriak 7) izango da, 19:00etan. Alondegian elkartuko dira. Iaz arte Txepetxa elkartea arduratzen zen Kabalgata eta Jaiotza antolatzeaz, baina haiek utzi eta udalak hartu behar izan zuen bere gain, bertan behera gera ez zedin. Hala ere, udalaren nahia da beste elkarte edo talderen batek hartzea ardura, diru laguntza baten truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide