[caption id="attachment_111166" align="aligncenter" width="300"]

Orioko Herri Ikastolako ordezkariak Euskal Autonimoa Erkidegoko lehendakariarekin eta hezkuntza sailburuarekin. (Iturria: Kilometroak 2014)[/caption]
Orioko Herri Ikastolako ordezkariak Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Cristina Uriarte hezkuntza sailburuarekin bildu ziren asteartean Gasteizen Kilometroak 2014 Jaiaren harira. Bileran, ikastolako ikasle kopuruaren datuak aztertu zituzten eta ikastolan lantzen ari diren proiektuen nondik norakoak azaldu zizkieten. Jarraian, Kilometroak jaiaz hitz egin zuten. Oro har, «gustura» daude ikastolako ordezkariak lehendakariak egindako harrerarekin.