Lankidetza enpresek lehikortasuna hobetzeko bidea dela uste du udal elkarteak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urriaren 1a

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetu nahi du eta horretarako hainbat ekimen martxan jarri ditu sektore desberdinetan. "Gure eskualdean enpresen %90ak hamar langile baino gutxiago ditu. Espresa txikiak dira eta banan-banan ez dute merkatuaren eskaerei entzuntzeko behar adinako gaitasun eta baliabiderik" zehaztu dute.  Lehiakortasuna hobetzeko bideetako bat enpresen arteko lankidetza bideratzea dela uste dute eta horretarako hainbat proiektu jarri dituzte martxan eskualdean. Alde batetik, egur eta alzarien sektorean Kidetuz egitasmoarekin lankidetzan produktuak dibertsifikatzen lagundu nahi diete enpresei. Egitasmoa 2012an abiatu zuten eta datorren urtean emango diote amaiera. Industria sektorean, bestalde, zazpi enpresek lankidetza abiatuko dute urrian eta proiektu txikiak egingo dituzte. Arte grafikoen sektorea da krisialdiak gogorren kolpatutako bat. Krisiari sektoreak azken hamarkadan bizi duen aldaketa gehitu zaio eta bi faktoreek bete-betean eragin diote eskualdeko arte grafikoetako enpresei. Urola Kostako Udal Elkarteak azterketa egin du eta sektore horretako enpresen eta eragileen lankidetza sustatzeko hainbat proposamen egin du. Horretaz gain, Soldadura sektorearentzat ere, proposamena egin du udal elkarteak eta urrian eta azaroan enpresetan aurkeztuko dute beren ekintza plana. Elikagaien sektorea azken urtetan Urola Kostan hazkunde nabarmena izan duen sektorea da. Dena dela, krisi ekonomikoak erronka berriak aurkeztu dizkie eta horiek gainditzeko Euskadi mailako egitasmo batean parte hartuko dute eskualdeko 20 enpresek. Helburua, elikagaien sektoreko balio-katea indartzea eta lehiakorragoa izatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide