Zarauzko Surf Elkarteak irabazi du elkarte arteko txapelketa

Urola Kostako Hitza 2014ko urr. 1a, 17:14

http://vimeo.com/107650300

http://vimeo.com/107650300   Sasoian.info
Eguraldi eta olatu bikainak lagun, lehia estua izan zuten Sopelako Peñatxuri Surf Taldeko eta Zarauzko Surf Elkarteko taldeek igandean, Sopelan jokatutako elkarte arteko txapelketan. Bazirudien Peñatxuri izango zela garaile, baina zarauztarren azken zatiko emaitza funtsezkoa izan zen garaipena lortzeko orduan. Azkenean, puntu bateko aldeaz Zarauzko taldearentzat izan zen txapela. Haien atzetik, hirugarren postuan, Zumaiako ZISKE sailkatu zen, bodyboardeko finalean jaun eta jabe izan zirenak. Guztira hamar taldek hartu zuten parte, jarrera alaian eta festa giroan. Lagunartea nagusitu zen, eta taldeen arteko txantxak eta animoak etengabeak izan ziren egun osoan zehar; bertara hurbildutako zaleek eta surflariek giro ezin hobeaz gozatu ahal izan zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide