Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Udal Kiroldegiko masaje zerbitzua lehiaketa publikora atera dute. Zerbitzua urtebetez emateko da, eta ondoren bost urte arte berritzeko aukera egongo da. Lehiaketara aurkezteko honako dokumentazioa aurkeztu behar da Zestoako Kiroldegiko bulegoetan (09:00etatik 13:00etara artean): proposamen eredua, zerbitzua deskribatzeko memoria, behin behineko bermea, Nortasun Agiria eta lan egoera egiaztatzen duen agiri ofiziala. Oinarriak Zestoako Udal Kiroldegian eskuratu daitezke.
Proposamena aurkezteko azkenengo eguna urriaren 21a da.