Nerabeei eta alkoholari buruzko hitzaldia emango dute bihar, Kilometroak jaiaren harira

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 1a

Urriaren 5ean Kilometroak jaia ospatuko dute Orion. Zarauzko Prebentzio zerbitzuko ordezkarien arabera, horrelako festetan adigabekoen alkohol kontsumoaren inguruan kezka sortzen da gurasoengan eta herritarrengan. "Zarauztar gazte eta nerabe asko joango dira festa horretara", eta Prebentzio Zerbitzuak gaiaren inguruan hausnartzeko aukera eskainiko du bihar. Horretarako, Alkohola eta nerabeak hitzaldia eta mahai ingurua antolatu du, 18:00etarako. Kiroldegiko hitzaldi aretoan izango da eta Amaia Barcenilla AGIPAD elkarteko psikologoak eta Vicente Fernandez Sasoia elkarteko medikuak gidatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide