Xabin Etxaide('GAL 30 urte' liburua)[/caption] Hogeita bederatzi urte bete dira GALek Xabin Etxaide zestoarra hil zuela. Egia bide, askatasuna amets izenpean, Etxaideri omenaldia egingo diote larunbatean. 09:00etan Ertxiña mendira irteera egingo dute, eta ondoren hamaiketakoa egingo dute han. 13:00etan, berriz, plazatik monolitora joango dira herritarrak. 1985eko irailaren 25an hil zituzten Etxaide eta beste hiru lagun errexufatu, Baionako Monbar hoteleko tabernan. Lucien Mattei eta Pierre Frigulie GALek kontratatutako mertzenarioak tabernara sartu eta tiroka hasi zitzaizkien, eta unean hil ziren Inaxio Astiasuinzarra, Joxe Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena. Etxaide, berriz, oso larri eraman zuten ospitalera, baina senideak hara joan zirenerako hilda zegoen. 28 urte zituen zestoarrak. Lau egunetara eraman zuten gorpua jaioterrira, eta Zestoako Udalak, Herri Batasunaren mozioa onartuz, senideei elkartasuna adierazi, eta Xabin Etxaide "herriko gudari" izendatu zuen. Gainera, "GAL talde hiltzailearen eta Espainiar Estatuaren aparatu errepresiboaren arteko lotura nabarmena" gaitzetsi zuen.