Zarauzko PSE-EE: "Parte hartze prozesuek gardenak izan behar dute"

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 1a

Zarauzko PSE-EE udal taldeak  parke estalien proiektuak aukeratzeko parte hartze prozesua kritikatu du. "Halako prozesuak egitea ondo deritzogu, baina ez gaude ados proiektuak aukeratzeko bi urtetik aurrerako haurren botoak ere kontuan hartzearekin. Haurrek bozkatzea ongi iruditzen zaigu pedagogia demokratiko gisa, baina inondik inora ez dugu onartzen boto horiek kontuan izatea 500.000 euro kostako  duen proiektu baterako". PSE-EErek jakinarazi du lehiaketan parte hartu duten enpresek ere ez zekitela bi urtetik aurrerako haurrek  bozka zezaketela. Bozketa egiteko informazio falta ere salatu dute sozialistek. Haien arabera, proiektu bakoitzaren aurrekontuari buruzko datuak falta ziren, besteak beste. PSE-EEri prozesuari buruzko informaziorik ez diela eman salatu dute, ezta prozedurari buruzkorik ere. "Prozesu guztia EH Bilduk diseinatu du. Inongo momentuan ez digu informaziorik eman oposizioko alderdioi, ezta proiektuak erabaki direnean ere". Zentzu horretan, parte hartze prozesu orok "gardena" behar duela izan nabarmendu du alderdi horrek,  horiei buruzko beharrezko informazioa emanez. "Hori da kudeaketa zuzen eta serioaren bermea, eta EH Bildu hortik oso urruti dago".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide