Zarauzko Kirol Elkarteren xake eskolak urriaren 7an emango dio hasiera ikasturteari. Asteartetan eta ostegunetan egingo dituzte saioak, 18:00etatik 20:00etara, eta egun horietan elkarteko egoitza irekita egongo da xakeaz gozatu nahi duen ororentzat.
Aurreko urteko arrakastaren ondoren, indarberriturik ekingo diote Zarauzko Xake Taldeko jokalari federatuek lanari, bertaratzen direnei jokatzen irakasteko eta elkarrekin gozatzeko asmoarekin. Xake eskola deitu arren, berez ez da eskola bat. “Herrian zaletasun hau dutenei jolasteko aukera eskaintzea da helburu nagusia”, nabarmendu dute arduradunek. Egitasmoak apirila bukaera arte iraungo du; Gabonetan eta Aste Santuan soilik egingo dute geldialdia.
Jarraitu irakurtzen Sasoian.info webgunean.
