Bigarren Eskuko Azokan saldu ez den materiala eta saldutakoaren dirua jasotzeko azken deialdia

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 29a

Azken deialdia azteazkenean izango da Soreasun 18:30etatik 19:30etara. Elkar Ekin elkartekoek adierazi dutenez: "Etorri ezin duenari, materiala ekarri zuenean eman genion txartelarekin inguruko pertsona bat bidaltzeko eskatzen diogu". Elkartekoek diotenez parte hartzaile gehienek aurreko ostegunean eta ostiralean pasa ziren materiala eta dirua jasotzera baina hala ere, badago bertaraino gerturatu ez den jandea. Horregatik, azokaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, beraien lana "borondatezkoa" da eta "ordu asko" eskaintzen dizkiote azokari: "Zentzu honetan, arduraz jokatzeko eta gure lana errazteko eskatu nahi diegu azokan parte hartzen duten herritarrei" adierazi dute elkartekoek. Elkar Ekin-etik adierazi dutenez, azokaren inguruko balantzeak amaitu eta ekimen berrietan "burubelarri" lanean jartzea da beraien asmoa: "Behin azteazkena igarota, ez da inolako erreklamaziorik onartuko eta bigarren eskuko azoka amaitutzat emango dugu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide