Azpeitian erabakiko dira bihar partaidetzazko aurrekontuen behin betiko proiektuak

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 29a

Proiektu horiek erabakitzeko azken batzarra bihar izango da 19:00etan, Azpeitiko udaletxeko 5. solairuan. Aurreko asteartean Azkoitian egindako batzarrean, egitasmo batzuk lehenetsi zituzten herritarrek eta bihar 500.000 euroak gastatuko diren behin betiko proiektuak aukeratuko dira. Batzarraren antolatzaileek adierazi dutenez, bertan hartuko diren erabakiak "garrantzitsuak" dira eta beraz, herritarrak bertara gerturatzea animatu nahi dituzte. Partaidetzazko aurrekontuen barruan, eskualdeko mendietan bidezidorrak txukundu eta mendi ibilbide erakargarriak egiteko proposamena aurkitzen da. Proposamen hau abian jarteko bilera bat antolatu dute asteazken honetarako, Azpeitiko Baigeran. "Gipuzkoako Mendi Zuzendaritzako teknikariek eskualdeko mendibideen egoerari buruzko informazioa emango dute eta, ondoren, herritarrek aukera izango dute euren proposamenak egin eta esku hartze egokienak aukeratzeko", esan dute arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide