"Injustiziaren, sufrimenduaren eta memoriaren" aitortza Nuarben

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 29a

Larubatean, irailak 27, Angel Otaegi omendu zuten hainbat lagunek, Francoren erregimenak Otaegi, Juan Paredes Manot Txiki zarauztar etakidea eta FRAPeko beste hiru kide hil zituen 39. urteurrenean. Ekitaldia Nuarbeko auzo batzarrak antolatu zuen, eta Otaegi zena jaio zen etxearen aurrean egin zuten. Hasieran, Jose Luis Otamendik olerkiak irakurri zituen, eta Imanol Ubedak abesti batzuk kantatu. Gero, familiari aurreskua egin zioten, eta lora sorta bat jaso zuten Otaegiren senitartekoek. Ekitaldiari bukaera emateko Nuarbeko auzo batzarraren izenean testu bat irakurri zuten. Auzo batzarrean idatzitako testuan "injustizia eta sufrimenduaren aitortza eta memoria" aldarrikatu zituzten. Albiste osoa eta argazki gehiago uztarria.com webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide